2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

Otsailaren 17an Txurdinagako Eskola Publikoan egon nintzen.  Gotzone Agirrerekin igaro nuen goiz osoa, lehen hezkuntzako 5.mailako umeekin.

Umeentzako sorpresa izan zen Gotzonek ez baitzioten ezer ere esan. Lehenengo orduan matematika eduki genuen eta bigarren orduan beste 5. mailako ikasle batzuekin ingelesa. Honen ondoren, konturatu nintzen pertsona bakoitza desberdina dela eta irakaslea izatea ez zela lan erreza. Hortik aurrera Txurdinagako beste irakasle eta baita praktikako pertsonekin ere hizketan egon nintzen. Oso interesgarria izan zen esan zidaten guztia, laguntzekoa benetan. Azkenik, eskola osoa erakutsi zidan.

Esperientzia hau oso polita zein lagungarria izan da. Irakasle desberdinekin hitz egiteak asko lagundu dit, hausnarketa bat egiteko. Esperientzia hau mila aldiz errepikatuko nuke. Nik argi dut zer egin nahi dut eta esperientzia honekin are argiago gelditu zait. Nire gomendioa da, irakaslea izan nahi baduzu benetan gustukoa duzulako izan behar du eta ez beste edozergatik. Azken finean, umeek neurri baten guregandik ikasiko dute.
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjsPT2o-VxH2NIpLf99277pTa24GJdciXjQCDIxeC9kaNvQ2oKI-el7nSniql-p_SWWkpylgFN7jsXiIGkiXNN6qvDd6SsxBcM_YAOpainWTFkkwXFP-1ByV4PI_h3yIDQGs5bqw17LCcSO/s1600/AURPEGIAK_TXURDI.jpg









                                                                                              Ainara Bilbao

2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

Ni Laredora Joan nintzen beste hiru ikaslerekin. Laredon, Villa Cicero zahar-etxera joan ginen. Bertan, ni eta beste ikasle bat, biok Gizarte Hezitzaile gradua ikasi nahi dugunak, bertako hezitzailearekin bildu ginen eta berarekin batera, zahar talde batekin, ariketa mentalak egiten ibili ginen, horrela nagusiek dituzten gaitasun mentalak garatzen edo mantentzen zituzten eta horretarako, matematika edo kaligrafia erabili genuen.

Hori egin ondoren, zaharrekin paseoan ibili ginen eta bukatutakoan goizeko lanaldia bukatutzat eman genuen eta bazkaltzera joan ginen.

Arratsaldeko lanaldiarekin hazteko, zaharrekin, prentsa irakurtzen ibili ginen, horrela beraien memoria gaitasuna lantzen zuten, eta hori lantzeko ere, prentsa irakurri ondoren, beraien garaiko abestiak abesten zituzten.

Beraz, esan beharra dago, lan egun hau oso baliogarria izan dela niretzat, eta asko gustatu zaidala egun onetan ikusitakoa eta ikasitakoa. Eta egun edo lanaldi onetatik atera dudan ondorioa da, kontu eta errespetu handiz tratatu behar direla pertsona nagusiak, beraien ohiturak errespetatuz, hau da, gu beraien egunerokoan sartuz.

Kepa Izarra Idigoras.





POESSA - BASAURI

Aurreko astelehenean, otsailaren 17an, POESSA enpresara joan nintzan bertan zelan lan egiten zen ikustera eta gehienbat, nire etorkizunean zer lan mota egin ahalko dudan ikustera. POESSA, Basaurin kokatzen den enpresa bat da eta bertan 20 bat pertsonek egiten dute lan. Han esan zidaten moduan, Shangai eta Iruñean ere badituzte enpresak.

Oso esperientzia ona izan zen hura. Ordenagailu bat libre zuten gainera, eta bertako langileen laguntzaz asentu kontableak eta finantza-arloko gaiekin zerikusia duten gauzak egiten ibili nintzan. Horrela, ordenagailuko programa berriak ezagutu nituen eta ziur aski, etorkizunean erabiliko ditudan hainbat programa baliagarri izango ziran.

Bertan esan zidatenaren arabera, teknologiak erabiltzea garrantzitsua izango da etorkizunean, baita hizkuntzak jakitea ere. Horregatik, esperientzia oso polita izan zela esan behar dut, errepikatzeko modukoa eta beste edonori gomendatzeko modukoa.