POESSA
- BASAURI
Aurreko astelehenean, otsailaren 17an, POESSA enpresara joan nintzan bertan
zelan lan egiten zen ikustera eta gehienbat, nire etorkizunean zer lan mota
egin ahalko dudan ikustera. POESSA, Basaurin kokatzen den enpresa bat da eta
bertan 20 bat pertsonek egiten dute lan. Han esan zidaten moduan, Shangai eta
Iruñean ere badituzte enpresak.
Oso esperientzia ona izan zen hura. Ordenagailu bat libre
zuten gainera, eta bertako langileen laguntzaz asentu kontableak eta finantza-arloko gaiekin zerikusia duten gauzak
egiten ibili nintzan. Horrela, ordenagailuko programa berriak ezagutu nituen
eta ziur aski, etorkizunean erabiliko ditudan hainbat programa baliagarri
izango ziran.
Bertan esan zidatenaren arabera, teknologiak erabiltzea
garrantzitsua izango da etorkizunean, baita hizkuntzak jakitea ere. Horregatik,
esperientzia oso polita izan zela esan behar dut, errepikatzeko modukoa eta beste edonori gomendatzeko modukoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina